Arroza oilasko eta muskuilu-txirlekin

45 min
Plater mota: Itsaskiena, Hegaztiak, Arrozak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
moluskuak
moluskuak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Arroz boribil lurruneztatua 0.5 kg
Oilaskoa 0.25 kg
Azenarioak 0.05 kg
Lekak 0.05 kg
Muskuilu-alea, izoztua 0.05 kg
Haztegiko almeja txikiak 0.05 kg
Gatz fina 3.75 g
Hondo zuria 1.8 l
Ura 1.8 l
Hezurrak 0.54 kg
Tipula 0.18 kg
Azenarioak 0.09 kg
Porruen atal berdea 0.9 ud
Barazki-salda, hautsean 0.09 kg
Elaborazioa
  • Prestatu hondo zuria.
  • Txikitu brunoisean baratxuriak, eta salteatu oilaskoa baratxuriarekin.
  • Prestatu julianan azenarioak eta lekak. Galdarraztatu.
  • Garbitu muskuiluak, eta txirla txikiak.
  • Egosi muskuiluak lurrunetan egosteko ontzian, edo kazola batean, edo zartagin iraulgarri batean ur pixka batekin.
  • Jarri plakaren gainean koipe pixka bat eta aurretik salteatutako oilaskoa, utzi berotzen.
  • Gehitu arroza (plakaren araberako kopurua). Berotu ondoren, eta busti saltsa-hondoarekin (2,5 litro, arroz kilo bakoitzeko).
  • Gehitu gainerako hornigaiak, azenarioak, lekak, muskuiluak, eta txirla txikiak. Jarri gatz-puntuan, eta bukatzeko, bota limoi-zuku pixka bat.
  • Utzi guztiak irakin arte, eta sartu labean. 18 bat minutu beharko ditu egiteko (labearen tenperaturaren arabera, gehiago edo gutxiago).
  • Zerbitzatu baino lehen, utzi minutu batzuk pausatzen.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 29.15 g
Gatza (Sodioa) 10620.31 mg
Azido folikoa 295.43 ug
C bitamina 81.33 g
A bitamina 581.74 ug
Zinka 2.29 mg
Burdina 5.84 mg
Kaltzioa 292.09 mg
Kolesterola 49.15 mg
Gantz azido poliasegabeak 7.46 g
Gantz azido monoasegabeak 4.26 g
Gantz azido aseak 3.03 g
Zuntza 16.11 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.