Txahalki errea patata risolatuekin eta entsladarekin

3 h
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Bostgarren gama sukaldaritza
Plater mota: Okelak
Alergenoak
Arraina
Arraina
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Koxkorra 1.0 kg
Ardo zuria 0.5 l
Hondo iluna 0.6 l
Tipula 0.15 kg
Gourmet letxuga, ebakia 0.1 g
Patata 0.5 kg
Tipula 0.06 kg
Azenarioa 0.03 kg
Porruen atal berdea 0.36 ud
Hezurrak 0.18 kg
Ardo beltza 0.03 l
Ura 0.6 l
Elaborazioa
  • Garbitu biribilki atalak gainaldeko gantzak kenduaz eta ordu bi aurretik hotzgailutik kanpo eduki okela girotzeko. Gatza eta piperhauts zuria bota, koipeztatu eta sartagin batean gorritu kanpoalde guztia, barrutik gordin geratu behar da.
  • Hotzitzen utzi, hutsean ontziratu atalak banan banan ondo ilun apur batekin (0,1litro), ardo zuri erreduzituarekin (10/1) eta gatzeztatutako antxoekin (4) gehienezko hutsuneagaz. (minutu 1)
  • Labe mistoan lurrun funtzioan 100% hezetasunagaz egosi 65 ºC ordu bat. Labatik kanpo epeltzen utzi 15 bat minutuz eta abatidorean hotzitu 10 ºC azpitik ordu 2 baino lehen. Hotzgailuan gorde 0 ºC eta 3 ºC bitartean.
  • Patata risolatua egiteko, patatak zuritu, zentimetro bateko laukietan moztu eta hutsean ontziratu ondo lausotuta (minutu bateko gehienezko hutsunea) oliba olio, gatz, piperhauts zuri eta zuritu bako baratxuri agin batekin.
  • Labe mistoan lurrun funtzioan 100% hezetasunagaz egosi 100 ºC ordu bat. Abatidorean hotzitu 10 ºC azpitik ordu 2 baino lehen. Hotzgailuan gorde 0 ºC eta 3 ºC bitartean.

BIRBEROTZEA

  • Biribilkia 4 bat milimetroko xerretan moztu okelak mozteko makinarekin. xerrak plakayan banatu solapaturik eta plaka guztietan anoa kopuruberdina ipini.
  • Poltsako zukuekin gehi hondo iluna (dezilitro bat anoako) irakin, arto irinagaz ligatu eta azkenik zapore, kolore eta sendotasun puntuan ipini. Hau biribilkiaren saltsa edo zuku ligatua izango da.
  • Okela birberotzeko, plakak labean sartu 220 ºCtara tapa gabe bi minutuan okela apur bat epeldu arte baina gorri puntu hori galdu gabe, atera eta gainetik gatz lodi apur bat eta zuku ligatu beroa gehitu jarraian platereratzeko.
  • Patata birberotzeko, poltsatik atera eta frijigailuan frijitu 180 ºC tara gorri eta kirriskatsu gelditu arte gatzeztatu eta okelarekin platereratu.
  • Entsaladarako 4.ataleko uraza orriak erabiliko ditugu eta okelarekin batera ipiniko dogu tipula julianarekin eta oliozpinagaz onduta. Hau azkena platereratuko dogu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 7.07 g
Gantz azido aseak 11.17 g
Gantz azido monoasegabeak 10.13 g
Gantz azido poliasegabeak 9.84 g
Kolesterola 142.0 mg
Kaltzioa 290.97 mg
Burdina 11.65 mg
Zinka 10.4 mg
A bitamina 373.96 ug
C bitamina 55.14 g
Azido folikoa 181.12 ug
Gatza (Sodioa) 28171.06 mg
Azukreak 11.71 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.