Kategoria Arrainak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
arraina
arraina

Itxura zapala du baina ez da arrain zapala. Sekulako burua eta ahoa ditu, gorputzaren gainerakoarekin alderatuta, hau konikoa baitu. Hegatsak zuzenean gorputzetik irten ordez, muinoi mugikor moduko batzuetatik ateratzen zaizkio, eta lurrean arrastatzeko erabiltzen ditu. Bizkar-hegatseko lehen erradioa aurrerantz zuzendua du eta zintzilikario bat darama bertan: zintzilikario hori, atzera begira dituen hortzekin arrainak harrapatzeko beita gisa erabiltzen du. Animalia aseezina da, azal gogor-gogorrekoa, marroia edo beltza, bizi den itsas hondoaren arabera. Zapoaren pankreatik atera zen lehenbiziko aldiz intsulina. Urte osoan harrapatzen da. Anoa bakoitza 250 gramotan kalkulatzen da. Arrain zuria eta ur gazikoa da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Azukreak 0.0 g
Gatza (Sodioa) 89.0 mg
Azido folikoa 13.0 ug
C bitamina 0.0 g
A bitamina 0.0 ug
Zinka 0.5 mg
Burdina 1.0 mg
Kaltzioa 64.0 mg
Kolesterola 50.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 1.03 g
Gantz azido monoasegabeak 0.16 g
Gantz azido aseak 0.51 g
Zuntza 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.