Denboraldiko hilabeteak: Abuztua, Iraila, Urria, Azaroa, Abendua

Lima fruta exotikoa da, oso usaintsua, eta zitrikoen familiakoa. Lima mota ugari daude, baina normalean txikiak eta berdeak edo horiak izaten dira, zapore gozo-garratzekoak, batzuetan baita mingotsekoak ere.

Limak mami haragitsua du, atal fresko eta zukutsuetan. Normalean ez du hazirik izaten, eta izatekotan, gutxi izaten ditu.

Limaren %94 ura da. Karbohidratoak ditu, C bitamina ugari, baita magnesioa, potasioa, azido folikoa, azido zitrikoa, flaboideak, olio esentzialak, beta-karotenoa, antioxidatzaileak eta eragin lehorgarriko sustantziak ere.

Lima normalean ez da fruta fresko gisa hartzen, zuku gisa baizik. Sukaldaritzan erabilera asko ditu, eta oso preziatua da sukaldaritza mexikarrean eta asiarrean. Entsaladak gatzozpintzeko edo platerak ontzeko erabiltzen da, baita saltsetan edo pastel eta tartei zaporea emateko ere.

Lima arrain eta itsaskiekin ere erabiltzen da, baita haragietan gehigarri gisa edo edari freskagarri eta alkoholdunak prestatzeko ere. Beste fruta batzuen zaporea indartzeko ere erabilia da, eta modu berean, jeleak, marmeladak, izozkiak eta zurrupakiak egiteko.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Azukreak 1.9 g
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azido folikoa 10.0 ug
C bitamina 44.0 g
A bitamina 1.7 ug
Zinka 0.11 mg
Burdina 0.2 mg
Kaltzioa 13.0 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 0.06 g
Gantz azido monoasegabeak 0.02 g
Gantz azido aseak 0.02 g
Zuntza 2.8 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak