Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Azafraia belarki bat da, erraboilduna. Hosto luze, berde eta linealak ditu, motots modura hazten direnak.

Jatorriz Ekialdekoa da, han landu izan baitute betidanik espezie usaintsu, koloragarri eta sendabelar gisa. Mantxa aldean lantzen dute oraindik ere azafraia, eta bertako herri askotan errito modura egiten dute gainera, izan ere azafrai-kantitate handiak sartzen baitituzte emaztegaien dotean.

Garesti saltzen da merkatuan, oso kontu handiz landu, bildu eta manipulatu behar den produktua delako.

Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Azukreak 0.0 g
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azido folikoa 93.0 ug
C bitamina 80.8 g
A bitamina 27.0 ug
Zinka 1.09 mg
Burdina 11.1 mg
Kaltzioa 111.0 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 2.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.43 g
Gantz azido aseak 1.59 g
Zuntza 3.9 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.