24 h
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Hotza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arraina
arraina
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Izokina 0.188 kg
Antxoak 0.125 kg
Bakailao freskoa 0.188 kg
Hegaluzea 0.188 kg
Gatz larria 1.0 kg
Elaborazioa
  • Kendu hezurrak arrainari eta utzi solomoak guztiz garbi.
  • Ontzi aldagaitz baten hondoan ipini geruza bat gatz larri.
  • Gatzaren gainean, jarri arrainaren solomoa, azala beherantz, eta estali beste gatz larri geruza batekin. Hozkailuan gorde.
  • Gazitzearen epea gaindituta, atera arraina gatzetik eta astindu itsatsita izan dezakeen gatza kentzeko. Gatz arrastoak ezabatzeko komeni da ur-izotzetan sartzea segundo batzuetan. Sikatu berehala, eta utzi bilduta  eskutrapu lehorretan  edo sukaldeko paperean 12 eta 24 ordu artean.
  • Sartu ketzeko tiraderan arrain-solomoak eta ketzen utzi arrainaren goiko aldea kolore horixka izan arte. Arrain zati handiak ketzeko prozesua ordu 1 eta ordu eta erdi artekoa izaten da.
  • Hotzean 20 bat egunez mantentzen dira. Hutsean ere ontziratu ditzakegu edo ekilore olioz estali.

Oharrak:

  • Gazitze denbora arrainaren tamainaren eta duen gantz portzentajearen araberakoa izaten da.
  • Adibidez: Kg bateko izokin-solomo batentzat, komeni da 4 ordutik 5 ordura gatz larritan estalita edukitzea.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 2.75 g
Gantz azido monoasegabeak 4.82 g
Gantz azido poliasegabeak 7.51 g
Kolesterola 53.7 mg
Kaltzioa 31.8 mg
Burdina 0.85 mg
Zinka 0.8 mg
A bitamina 29.46 ug
C bitamina 0.56 g
Azido folikoa 17.19 ug
Gatza (Sodioa) 7853.79 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.