Kategoria Arrainak
Denboraldiko hilabeteak: Apirila, Maiatza, Ekaina, Uztaila
Alergenoak
arraina
arraina

Sardinen familiako arrain taldekoi eta pelagikoa.

Bizkarralde urdinxka dute eta azpialdea, berriz, zilar-kolorekoa; formari dagokionez, sardinak baino luzangagoak dira.

Udaberri parteko arraina da, orduan aurkitzen baita itsasertzetik hurbilen.

Merkatuan zenbait eratara aurki daitezke: fresko, ketuak, erdikontserban (oliotan eta aurrez gazituak baina tratamendu termikorik jaso gabe) edo eskabetxean.

Antxoak osorik egotea freskotasun-maila neurtzeko bereizgarria da. Anoako 200-250 g bitarteko pisua kalkulatzen da. Arrain urdina eta ur gazitakoa.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 2.3 g
Gantz azido monoasegabeak 0.81 g
Gantz azido poliasegabeak 2.3 g
Kolesterola 69.0 mg
Kaltzioa 30.0 mg
Burdina 1.0 mg
Zinka 0.5 mg
A bitamina 47.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 8.7 ug
Gatza (Sodioa) 100.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.