Untxi errea patata risolatu eta belar usaintsuen ali-oli saltzarekin

60 min
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
arrautzak
arrautzak
sulfitoak
sulfitoak
Apio-aztarnak
Apio-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Ziape-aztarnak
Ziape-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Untxia 1.25 kg
Patata 0.5 kg
Gorringo pasteurizatua 0.05 kg
Ezkai-hosto lehorrak 2.5 g
Oregano lehorra 2.5 g
Ardo zuria 0.05 l
Hondo zuria 0.5 l
Maizcrem 0.015 kg
Gatz fina 10.0 g
Ura 0.5 l
Hezurrak 0.15 kg
Tipula 0.05 kg
Azenarioak 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.25 ud
Elaborazioa
  • Hondo-zuria prestatu.
  • Untxiak moztu laurdenak eginez. Aurreko bi eta atxeko beste bi.
  • Prestatu untxia ontzeko adoboa, baratxuriarekin, piperauts beltza, olio oliba eta belar usaitsu lehor, (ezkaia, erromeroa etab.) Nahasketa honekin untxia ondu.
  • Hutsean ontziratu patata biribilduak ondo zabalduta eta baratxuri ale poltsa bakoitzeko, gatza piperauts eta oilio oliba sendoaren  tanta batzuekin. Egosi ontziratutako patatak lurrunean, 90ºC-tan 45'-z. Utzi pausatzen.
  • Poltsetan dauden baratxuri aleekin eta arrautz gorringo pasteurizatuarekin ali-oli saltsa egingo dugu, olibo olioa eta ekilore olioarekin emultsionatuz. Atondu gatza eta usain belarrekin.
  • Erre untxia aurretik berotutako labean 160 º-tan, gorrituta dagoenean busti ardo zuri apur batekin eta hondoarekin, buelta eman eta utzi erretzen eginda egon arte, okela hezurretatik azkatzen denean.
  • Garrantzitsua da laberaldi bitartean erretilua ez erretzea, gehitu hondo beharrezkoa den bakoitzean.

Saltsa prestatzeko:

  • Koipea kendu,  erretzearen ondarrak desglasatu ardo zuria eta hondoarekin. Luzatu behar beste eta ligatu maizena, xantana edo beste loditzaile batekin.

MUNTAIA

  • Berotu patatak olibo-olio sendoarekin labean,  gorritu arte.
  • Plateratu untxi laurden bat, saltsa gainetik bota eta alboan jarri patata biribilduak eta ali-oli saltsa.
  • Bota saltsa eta apaindu romero frekoarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 5.28 g
Gantz azido aseak 7.67 g
Gantz azido monoasegabeak 15.19 g
Gantz azido poliasegabeak 15.27 g
Kolesterola 227.53 mg
Kaltzioa 150.59 mg
Burdina 5.05 mg
Zinka 3.33 mg
A bitamina 204.3 ug
C bitamina 38.44 g
Azido folikoa 110.85 ug
Gatza (Sodioa) 842.93 mg
Azukreak 8.52 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.