Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
esnea
esnea
sulfitoak
sulfitoak

Frantziako Causses del Aveyron eskualdean ekoizten den ardi-esne koagulatuarekin egiten den gazta urdina da.

Esnea Roquefort-sur-Soulzon herriaren inguruetakoa da, Millau hiritik gertu.

Lacaune arrazako ardiaren esnearekin egiten da, egoera klimatiko aldakorrak jasan ditzaken bakarra, tenperatura aldaketak izugarriak izaten baitira. Ore berdeko gazta da (fromage à pâtepersillée) eta batez besteko pisua 2,5 kg-koa da.

Orea bola formarekin gordetzen da Roquefort-sur-Soulzoneko upeltegietako kareharrietan. Gazta hau dastatzeko unerik hoberena apirila eta urria artean izaten da, bost hilabetez leundu eta gero. Horrek barrualdeko Penicillium motako lizunen ugalketa faboratzen du baina, hala ere, gazta bikaina da urteko edozein alditan.

Bere zapore eta usain bizia direla eta, pertsona batzuentzako nazkagarria da eta besteentzako zoragarria. Oro har, elikagaien aromen dastatzaile nagusiek sekulako zaporea duela diote. Bere testura trinkoa eta leuna da eta erraz igurtzi daiteke.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 17.34 g
Gantz azido monoasegabeak 8.2 g
Gantz azido poliasegabeak 0.81 g
Kolesterola 80.0 mg
Kaltzioa 670.0 mg
Burdina 0.3 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 298.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 50.0 ug
Gatza (Sodioa) 1810.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.