Denboraldiko hilabeteak: Uztaila

Anana Bromeliazeen familiakoa da, eta familia horrek 1.400 landare espezie inguru hartzen ditu. Gehienak belarkarak dira, hosto iraunkorrekoak eta lore oso deigarriak dituztenak. Batzuek entzima proteolitikoak ekoizten dituzte, elikagaietako proteinak barreiatzen dituztenak, eta Amerika tropikalean aurki ditzakegu batez ere.

Ur-eduki handikoak dira. Karbohidrato eta bromelina, proteina-digestioan laguntzen duen entzima, asko edukitzeagatik nabarmentzen da. Zapore gozoa izan arren, balio kaloriko neurrizkoa du.

Fruta gozo, zaporetsu eta urtsua da, jateko erraza. Itxura, propietate nutritibo eta zaporeagatik, edonoiz jateko egokia da.

Fruta hau urteko aro guztietan dago eskuragarri, geografikoki euren artean oso urrun dauden lurraldeetan ekoizten baita.

Anana koroaren punta berdeek laranja kolorea hartzen dutenean dago heldu, nahiz eta frutuaren kolorea berdea izan.

Anana fruta oso ahul eta sentibera da tenperatura aldaketei dagokienez. Egun batzuez leku fresko eta lehorrean manten daiteke, baina inoiz ez hozkailuan, 7ºCtik beherako tenperaturekin hondatu egiten baita.

Behin zuritu eta txikituta, anana plastikoan bilduta manten daiteke hozkailuan, baina ahalik eta azkarren jatea komeni da. Heldutasun-puntua pasatzen duenean, horren urtsua izateari utz diezaioke segituan.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.2 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 12.0 mg
Burdina 0.5 mg
Zinka 0.15 mg
A bitamina 13.0 ug
C bitamina 20.0 g
Azido folikoa 11.0 ug
Gatza (Sodioa) 2.0 mg
Azukreak 11.5 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.