Haztegiko almeja handiak

Kategoria Itsaskiak
Denboraldiko hilabeteak: Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua
Alergenoak
moluskuak
moluskuak

Ibai- edo itsasertzetako lohi edo hondarpean bizi den molusku bibalbioa.

Gehienak haztegietakoak izaten dira.

Bizirik, kontserban eta izoztuta aurki daitezke.

Zenbait txirla mota aurki ditzakegu:

  • Txirla handia: kalitate handikoa da eta edozein motatako jakiak prestatzeko erabil daiteke. Maskor mehea eta mami grisa dute. 
  • Txirla lerdetsua: morfologikoki txirla handiaren antza du baina lerde ugari dario; horregatik ez da gomendatzen gordinik kontsumitzea. 
  • Haztegiko txirla: mami gorrixka izaten dute eta zapore sendoa; horregatik hornigai gisa erabiltzen da. 

Handienak gordinik kontsumitzen dira izotz-geruza baten gainean zabalduta. Txikienak, aldiz, saltsa berdean edo marinel erara nahiz lurrunetan egosita, beteta etab. Arrainen, arrozen, pasten edo zopen hornigai gisa erabil daitezke.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.01 g
Gantz azido monoasegabeak 0.03 g
Gantz azido poliasegabeak 0.13 g
Kolesterola 53.0 mg
Kaltzioa 128.0 mg
Burdina 24.0 mg
Zinka 13.0 mg
A bitamina 250.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 16.0 ug
Gatza (Sodioa) 3500.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.