120 min
Plater mota: Lekaleak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Gluten-aztarnak
Gluten-aztarnak
Elaborazioa
  • Jarri indabak beratzen ur hotzetan bezperatik.
  • Zuritu, garbitu eta kraskatu patatak. Moztu azenarioa eta porrua ilargi-erditan.
  • Moztu 2 zm-tako dadoetan hirugiharra, sahieskia eta urdaia. Gehitu txorizoa osorik.
  • Egosi osagai guztiak ur hotzetik hasita (espantzio bidez), patata izan ezik – egozketa denbora laburragoa duelako–. Irakin indabak astiro –poliki-poliki– indaba apurtu ez dadin.
  • Egin oinarrizko bizkaitar saltsa eta gehitu indaben egosketari.
  • Indabak erabat kuzinatuta egon aurretik, gehitu patatak kraskatuak.
  • Azkenik, moztu txorizoa eta jarri gatz puntuan.

 

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 19.62 g
Gantz azido aseak 2.77 g
Gantz azido monoasegabeak 3.4 g
Gantz azido poliasegabeak 1.24 g
Kolesterola 13.03 mg
Kaltzioa 137.76 mg
Burdina 6.73 mg
Zinka 3.78 mg
A bitamina 123.11 ug
C bitamina 11.81 g
Azido folikoa 18.83 ug
Gatza (Sodioa) 43.85 mg
Azukreak 4.68 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.