Bakailo, buia eta alberjinia entsalada pil-pil ozpin-olioarekin

Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
krustazeo
krustazeo
arraina
arraina
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Bakailao-solomoa 0.5 kg
Oliba-olio 0.25 l
Buia 0.8 kg
Alberjinia txikia 0.5 kg
Tipulina 5.0 g
Elaborazioa

Buiarentzat:

  • Buia hilda badago, egosi ingeles erara (ur kantitate handia, gatzarekin). Utzi irakinaldia berreskuratu arte. Egosi 15 minutu kiloko eta freskatu ur hotza izotzekin.
  • Buia bizirik badago, ur epelean egosi daiteke, edo ozpina ahoan botaz hil daiteke.
  • Komenigarria da zuloak (hankak falta bazaizkio) estaltzea ogi-mamiarekin.
  • Freskatu ondoren, buia zabaldu haragia hezurretatik banatuz, saiatu hankak osorik gera daitezen.

 Alberjinientzat:

  • Erre alberjiniak labean aluminio-paperan bilduta, samurrak geratu arte.
  • Hozten utzi, zuritu eta tiratan moztu.

 Bakailoarentzat:

  • Konfitatu xerratutako berakatzak oliba-olio suabean. Kendu gorritu ondoren.
  • Olioa epel dagoenean, bakailo xerrak sartu azala gorantza dutela, eta utzi astiro egiten bakailoa.
  • Atera bakailoa eta utzi olioa epeltzen.
  • Pil-pil-a emultsionatu. Prozesua bizkortzeko, olio pixka bat gorde daiteke, emultsionatzen doan bitartean gehituz. Pil-pil-a arintzeko fumet-a erabiliko dugu.
  • Kendu azala bakailoari eta xaflak atara.

 Saltsarentzat:

PLATERATZEA

  • Estali plateraren hondoa pil-pil-arekin.
  • Jarri erdikaldean alberjinia-xerrak zirkulu bat eginez, gainean bakailo xaflak eta papurtutako buia.
  • Errepikatu  (alberjinia + bakailoa + buia hanka bat), geruza artean pil-pil-a jarriz.
  • Apaindu platera gazpatxo-saltsa tanta batzuekin, perrexila eta tipulina bi adaxkekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 0.05 g
Gatza (Sodioa) 322.78 mg
Azido folikoa 39.44 ug
C bitamina 7.04 g
A bitamina 64.49 ug
Zinka 27.4 mg
Burdina 1.83 mg
Kaltzioa 48.41 mg
Kolesterola 105.53 mg
Gantz azido poliasegabeak 3.28 g
Gantz azido monoasegabeak 20.77 g
Gantz azido aseak 4.22 g
Zuntza 1.03 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.