Arkume errea okin-patatekin

3 h
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Martxoa
Alergenoak:
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Esneko arkumea 2.0 kg
Patata 0.25 kg
Tipula 0.25 kg
Ardo zuria 0.01 l
Letxuga 1.0 ud
Tipuletak 0.3 ud
Elaborazioa

Arkumerako:

  • Arkume-saiheskia hezurgabetuko dugu. Hezur horiekin ondo ilun bat jarriko dugu martxan ardo beltz pittin bat gehituz..Okelarekin zilindroak egingo ditugu bridarekin. Gatza ematen zaio okelari eta zartagin batean zigillatu egiten da. Ondoren, okela.laberatzen da 150 gradutan.  Egosketa bukatu baino lehen, Ardo zuri puxka bat gehitzen zaio eta arkumearen ondo pittin bat eta uzten zaio amaitzen. Arkumeari bridak kentzen zaizkio eta gordetzen da zerbitzurako. Plakan geratu diren zukuak erreserbatzen dira saltsarako.

Goarnizioak:

  • Okin-patata egiteko tipula juliana erara moztuta sueztitzen da. Bestalde, patata, okin erara, loditxoa moztuta, konfitatuko da. Hori guztia egin ondoren, soberan daukaten koipea kentzen zaizkio, gatza eta piper hautsa zuria ematen zaizkio, eta plaka txiki baten ipintzen dira, bata bestearen gainean, patatarekin hasita eta tipularekin bukatuta. Horren gainean ardo zuri pittin bat jartzen zaio eta kolpe bat ematen zaio labean, su bizian, konpaktatzearren. mahai beroan gordetzenda zerbitzura arte.
  • Entsaladarako uhaza eta tipulina higienizatuko ditugu. Uhaza xehetuko dugu eta ur hotz eta ugaritan garbituko dugu tipulinarekin batera. Zentrifugatzailetik pasatuko dugu uhaza eta kameran mantenduko dugu zerbitzura arte. Tipulinarekin uztai fin-finak egingo ditugu eta kamerara ere bai. Oinarrizko ozpil-oiloa egingo dugu eta biberoi abaten mantenduko dugu plateratze gunean.

Saltsa:

  • Arkumea erre den plakatik zukuak ateratzen dira eta jartzen dira txigiagotzen. Plakatik egindako desglasia zukuetan jarriko dugu. Zuzenduko dugu saltsaren puntua eta dentsitatea eta mantenduko dugu Maribainuan zerbitzzura arte.

MUNTAIA:

  • MARTXArekin entsalada plateratzen da ilargierdi baten edo banakako entsalada-ontzi baten.. 180 gradutan berotuko dugu arkumea pittin bat ondoarekin. Uztai baten bidez okin-patata plateratuko da. Berotu egingo da saltsa eta plateratze gunera hurbilduko da.
  • PASArekin arkumea plateratzen da saltsa gainetik apainduz. entsaladari ontze  ematen zaio.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 1.92 g
Gantz azido aseak 35.11 g
Gantz azido monoasegabeak 32.95 g
Gantz azido poliasegabeak 33.69 g
Kolesterola 312.0 mg
Kaltzioa 116.29 mg
Burdina 12.29 mg
Zinka 7.84 mg
A bitamina 83.03 ug
C bitamina 25.91 g
Azido folikoa 25.42 ug
Gatza (Sodioa) 3.9 mg
Azukreak 0.96 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.