Kategoria Arrainak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
arraina
arraina

Hau da, seguru asko, Euskal Herriko arrainik estimatuena. Urte guztian egoten da.

Gorputz luzanga du, bigun samarra. Burua pixka bat zapala. Begi handi eta sartuak. Beheko baraila irten samarra. Lehen bizkar-hegatsa oso laburra du, eta bigarrena eta uzkikoa, berriz oso luzeak, baina isatsekotik ondo bereiziak. Kolore grisaxka, harrapatu berritan irisatua badu ere. Irits daiteke metro bat eta 10 kg izatera. Bi kilotik gorakoak jotzen dira legatzat.

100 - 1.000 metro sakoneko uretan bizi dira, baina gauez gora ateratzen dira, arrain pelagikoez elikatzen direlako. Maiatz-ekainetan egiten ditu arrabak. Itsaso guztietan aurki daiteke, baina ur sakonetan bizi denez, zapalda kontinentalean bakarrik harrapatzen da. Amuz eta arrastez arrantza daitezke, baina amuz harrapatutako Kantaurikoak dira estimatuenak.

Egiten diren harrapaketen % 40 baino gehiago 18 cm-tik gorakoak eta kilo batetik beherakoak dira. Merlenkak esaten zaie. 18 cm-tik beherakoei kariokak esaten zaie, eta debekatua dago horiek harrapatzea. Merkatuan freskorik, izoztuta (hainbat modutara prestatuta) eta gazituta ere saltzen dira.

Honako alderdi hauetan antzematen zaio duen freskotasun-maila: haragiaren trinkotasun eta elastikotasunean, ezkatak gorputzari itsatsita edukitzean, erraien usain atseginean, zakatzak arrosak izatean, begi ganbil eta argietan, azal distiratsuan eta errai-barrunbea beterik.

Anoa bakoitza 250 gramotan kalkulatzen da.

Arrain zuria eta ur gazikoa.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.35 g
Gantz azido monoasegabeak 0.43 g
Gantz azido poliasegabeak 0.46 g
Kolesterola 67.0 mg
Kaltzioa 33.0 mg
Burdina 11.0 mg
Zinka 0.37 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 12.3 ug
Gatza (Sodioa) 100.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.