Kategoria Itsaskiak
Denboraldiko hilabeteak: Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila
Alergenoak
krustazeo
krustazeo

Otarraina baino meheagoa da, bi hagin handi ditu eta hura baino ilunagoa da normalean.

Inoiz edo behin harrapatu izan dira 75 cm eta 4 kg-tik gorako piezak ere. Tenperatura-baldintza estu samarrekoa da: 5-22 gradu artean bizi badaiteke ere, ez da ugaltzen 15 gradutik behera. Horregatik, hain zuzen, haztegietan-eta tenperatura jaitsi egiten zaie, borrokan egin ez dezaten.

Itsas hondo harritsuetan bizi ohi dira, 2-40 metroko sakoneran.

Moluskuez eta hildako arrainez elikatzen da, eta bere espeziekoez ere bai; horregatik lotzen dizkiote, hain zuzen, bi haginak haztegietan.

Normalean bizirik saltzen dira baina izoztuta eta egosiak ere topa ditzakegu. Normalean otarrainak bezala kozinatzen dira. Krustazeo makruro ibiltaria da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.22 g
Gantz azido monoasegabeak 0.34 g
Gantz azido poliasegabeak 0.67 g
Kolesterola 150.0 mg
Kaltzioa 60.0 mg
Burdina 0.7 mg
Zinka 2.3 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 17.0 ug
Gatza (Sodioa) 330.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.