Denboraldiko hilabeteak: Martxoa, Apirila, Maiatza, Ekaina

Liliazeoak familiako landare belarkara da, iraunkorra, bigarren mailako erraboil zuri edo krematsuak ditu, baratxuri-ale izenekoak. Baratxuri-aleak oso usaintsuak dira, kimu diskoide baten gainean bilduta daude, mintz hori-zurixka zehargarri batzuez estalita daude eta baratxuri -burua osatzen dute. Klima epela duten herrialde guztietan ondo hazten dira.

Berakatzaren laborantza antzinakoa da, historiaurretik egiten da. Bere zapore gogorra mirarizkotzat jotzen zen, bai landare sendagarri moduan, bai sukaldean. Bere jatorria Asia zentralean dagoela uste da. Hortik munduko leku askotara zabaldu zen eta ia kultura guztietan erabiltzen hasi ziren. Antzinako Egipton piramideak eraikitzen zituzten esklabuek kantitate handietan kontsumitzen zuten zenbait gaixotasunetatik babesteko, eta Bibliako idazkietan hebrearrak herrialde horretan egon ziren bitartean kontsumitzen zutela aipatzen da. Erromatar Inperioan arrunta zen, baina Asian eta Indian europearrak heldu aurretik erabiltzen zen. Kolonia-aldian Afrikara eta Amerikara heldu zen. Lehenengo Mundu Gerran, ohiko antiseptikoak ez zituztenean, zaurien desinfekziorako erabiltzen zuten.

Baratxuriaren ezaugarri onuragarriak konposatu sulfuratuetan daukate oinarria (alizina, alil/dialil sulfidoak). Baratxuriari osasunarentzako hainbat ezaugarri onuragarri egotzi zaizkio: efektu antiseptikoa, bakterizida, antibirala, antifungikoa, hanturaren kontrakoa eta heste-parasitoen kontrakoa. Zenbait «in vitro» ikerketetan frogatu da baratxuri estraktua, kontzentrazio baxuetan egonda ere, Helycobactr pylori bakterioaren inhibitzaile eraginkorra dela; bakterio horrek urdail- eta duodeno-ultzeren garapenean eragiten du.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Azukreak 7.3 g
Gatza (Sodioa) 19.0 mg
Azido folikoa 127.0 ug
C bitamina 20.0 g
A bitamina 123.0 ug
Zinka 0.23 mg
Burdina 1.0 mg
Kaltzioa 60.0 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 0.2 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido aseak 0.1 g
Zuntza 3.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.