Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Patata 0.167 kg
Kaiena 1.333 g
Baratxuri-buruak 0.333 ud
Gatz fina 1.333 g
Ozpina 0.033 l
Oliba-olio 0.033 l
Kuminoa 1.667 g
Elaborazioa

Bildotsaren besorako:

  • Bildotsari gatza eman eta hutsean ontziratu.
  • Bildotsa egosi lurrun funtzioan 70 ºC-tan 17 orduz.
  • Hezurgabetu eta pudineko molde batean ipini pastel bat lortzeko.
  • Molde horren gainean pisu bat jarri, abatidu eta erreserbatu.
  • Anoak tako modura ebaki.

"Papas arrugás" hornidurarako:

  • Patata  berdintsuak eta txikiak sailkatu. Ondo garbitu eta hotzetik abiatuta, azala eta guzti, egosi itsas-uretan (35 g gatz ur litro baterako).
  • Egosten utzi ura ia lurrundu arte. Sukatu, minutu bat utzi patataren azala ximurtzen.

Mojo picón egiteko:

  • Berakatza, pipermina, kumino, gatza eta ozpin zuria elkarrekin almaiz baten ipini. Birrindu pasta bat lortu arte.
  • Horri piperrauts goxua gehitu eta oliba olioarekin emultsionatu. Gorde poto hermetiko batean.

 Zuku loditua:

  • Bildotsa sortu dituen zukuak aprobetxatu.
  • Hondo gehiago gehitu eta maizenarekin loditu.

Muntaia:

  • Bildotsa anoatu eta zuku lodituaz glaseatu. 180 ºC-tan 10 minutu laberatu. Plateratzerakoan zuku lodituarekin saltseatu.
  • Aldamenean saltsontzi baten zerbitzatu  mojo picoia.

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 0.42 g
Gantz azido aseak 5.9 g
Gantz azido monoasegabeak 9.0 g
Gantz azido poliasegabeak 1.17 g
Kolesterola 44.96 mg
Kaltzioa 11.2 mg
Burdina 1.4 mg
Zinka 1.72 mg
A bitamina 33.9 ug
C bitamina 4.79 g
Azido folikoa 13.76 ug
Gatza (Sodioa) 142.05 mg
Azukreak 0.44 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.