Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Martxoa
Alergenoak:
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Patata 0.5 kg
Tipuletak 0.1 ud
Letxuga 0.5 ud
Kaiena 4.0 g
Gatz fina 4.0 g
Ozpina 0.1 l
Kuminoa 5.0 g
Elaborazioa

Bildotsaren besorako:

  • Bildotsari gatza eman eta hutsean ontziratu.
  • Bildotsa egosi lurrun funtzioan 70 ºC-tan 17 ordu bitartez.
  • Hezurgabetu eta pudineko molde batean ipini pastel bat lortzeko. 
  • Molde horren gainean pisu bat jarri, abatidu eta erreserbatu
  • Anoak tako modura ebaki.

"Papas arrugás" hornidurarako:

  • Patata  berdintsuak eta txikiak sailkatu. Ondo garbitu eta hotzetik abiatuta, azala eta guzti, egosi itsas-uretan (35 g gatz ur litro baterako).
  • Egosten utzi ura ia lurrundu arte. Sukatu, minutu bat utzi patataren azala ximurtzen.

Mojo picón egiteko:

  • Berakatza, pipermina, kumino, gatza eta ozpin zuria elkarrekin almaiz batean ipini. Birrindu pasta bat lortu arte.
  • Horri piperrauts goxua gehitu eta oliba olioarekin emultsionatu. Gorde poto hermetiko batean.

Hornidurarako:

Zuku loditua:

  • Bildotsak sortu dituen zukuak aprobetxatu.
  • Hondo gehiago gehitu eta maizenarekin loditu.

MUNTAIA

  • Bildotsa anoatu eta zuku lodituaz glaseatu 180 ºC-tan 10 minutuz laberatu. Plateratzerakoan zuku lodituarekin saltseatu.
  • Aldamenean saltsontzi baten zerbitzatu mojo picoia eta aparte entsalada.

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 1.54 g
Gantz azido aseak 27.73 g
Gantz azido monoasegabeak 34.48 g
Gantz azido poliasegabeak 4.74 g
Kolesterola 224.74 mg
Kaltzioa 51.99 mg
Burdina 6.42 mg
Zinka 8.45 mg
A bitamina 143.2 ug
C bitamina 16.85 g
Azido folikoa 54.22 ug
Gatza (Sodioa) 493.05 mg
Azukreak 1.58 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.