Modenako ozpinetan eskabetxatutako untxia barazkietkin

60 min
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Epela
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Apio-aztarnak
Apio-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Ziape-aztarnak
Ziape-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Untxia 1.0 kg
Irin ahula 0.1 kg
Tipulatxa 0.5 kg
Azenarioak 0.2 kg
Kuiatxoa 0.2 kg
Ezkai 0.002 g
Gatz larria 0.002 kg
Ura 0.3 l
Elaborazioa
  • Zuritu berakatzak, tipulatxak, azenarioak eta aurretiaz galdarraztatutako Cherry tomatetxoak
  • Moztu kuiatxoa azalarekin xerra finaten eta galdarraztatu.

 Eskabetxearen elaborazioa:

  • Untxiaren aurreprestaketak: kendu burua (bota), atera eta erreserbatu giltzurrunak eta gibela. Erdibitu untxia “kanalean” eta banatu aurreko eta atzeko izterrak (hezurgabetu), eta azkenik, hezurgabetu bi solomoak hegalarekin (bildu eta banaka bridatu/ lotu).
  • Irineztatu eta frijitu oliotan gorritu arte. Oliotik atara eta erreserbatu.
  • Sartu olioan berakatza eta azenarioak, eta konfitatu 5 minutuz. Gehitu modenazko ozpin-olioa, ura (untxiaren hondoa), gatza, ezkaia, piperbeltz aleak eta ereinotza.
  • Egosi dena 5 minutuz. Denbora igarota sartu eskabetxatutako untxia eta kuzinatu 30 minutuz.
  • Gomendagarria da plateratu baino 24 ordu lehenago egitea. Hozkailuan gorde.
  • Ez sartu eskabetxean Cherry tomatetxoa eta kuiatxoa. Barazki hauek beste batzuengatik ordezkatu daitezke garaiaren arabera: brokoli, azalore, romanesku, peniloak,…).

 MUNTAIA

  • Moztu solomo bakoitza sei xerratan, patatak hiru zatitan eta besoak osorik.
  • Jarri, plateraren alde batean, untxiaren hiru zati, eta beste aldean barazkiak (kipula, berakatz ale bat, tomatetxo bat eta kuiatxo xerra bat, etab.).
  • Saltseatu eta apaindu emultsionatutako eskabetxearekin, ezkai-adaxkarekin, ereinotza eta piperbeltz aleekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 6.65 g
Gantz azido aseak 9.9 g
Gantz azido monoasegabeak 48.88 g
Gantz azido poliasegabeak 6.27 g
Kolesterola 92.6 mg
Kaltzioa 108.57 mg
Burdina 3.79 mg
Zinka 2.8 mg
A bitamina 700.44 ug
C bitamina 45.64 g
Azido folikoa 69.7 ug
Gatza (Sodioa) 200.1 mg
Azukreak 18.65 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.