15 min
Begetarianoentzat egokia
Tenperatura: Hotza
Plater mota: Koktelak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Oporto Bandeira ardoa 0.35 l
Gorringoak 5.0 ud
Azukrea 0.05 kg
Kanela ehoa 0.025 g
Elaborazioa
  • Prestatu "mise en place"-a koktel-ontzian koktelak egiteko.
  • Prestatu arrautzaren deribatua: gorringoa. Tresneri egokia reabiliko da, higiene-arauak zaintzeko.
  • Ipini ardo kopak berariazko alfonbra gainean, edo barran, bezeroen aurrean eta baso-azpiko baten gainean.
  • Ipini izotz-kubituak koktel-ontzian barruan.
  • Neurtu eta isuri osagaiak koktel-ontzian,osagai sendoekin hasten eta gero gehien alkohol duten destilatuekin.Lehendabizi azukrea eta gero oporto gorria eta gorringoa.
  • Eragin koktel-ontzia nahasteko eta hozteko edaria, kontutan hartuz kopak betetzeko osagaien neurriak eta izotzak urtzen hasten direnean, koktelaren tamaina luzatzen dela.
  • Zerbitzatu kopeetan, koktel-ontziarekin behetik gorantz mugimenduak egiten kopa betetzen hasten den bitartean.Kopa batzuk erabiliz gero, eta kopak edariaren  kantitate berdinarekin izateko, lehenengo eta behin kopa guztiak edari kopuru batekin botatzen hasiko da, eta gero berriro beteko dira kopak.
  • Apaindu koktela kanela hautsarekin.
  • Kokatu kopak bezeroen aurrean.

 

 

 

 

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 1.81 g
Gantz azido monoasegabeak 2.46 g
Gantz azido poliasegabeak 1.04 g
Kolesterola 239.4 mg
Kaltzioa 29.66 mg
Burdina 1.65 mg
Zinka 0.72 mg
A bitamina 168.49 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 30.28 ug
Gatza (Sodioa) 10.0 mg
Azukreak 9.56 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.