Indaba zuriak piper txorizeroarekin

8 h
Beganoentzat egokia
Plater mota: Lekaleak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tipula 0.1 kg
Porrua 1.5 ud
Azenarioak 0.15 kg
Estaber C707, TABERNER 10.0 g
Ura 2.0 l
Elaborazioa
  • Indabak bezperan beratzen ipini. Beratu eta gero ur hori ez dogu erabiliko.
  • Kipula eta porrua brunoisean sueztitu eta aurretiaz beratu dugun piper txorizeroaren mamia atera eta gero brunoisean txikitu. Hotzitu guztia.
  • Koipea eta estaberra proportzio berdinetan turmixagaz nahastu roux hotz bat balitz bezala.
  • Ura irakiten dagoela aurreko nahasketarekin ligatu hagaxkarekin irabiatuaz eta hotzitzen utzi.
  • Barketan jarri babak, barazki eta txorizero orio-errea, azenahorioa eta Ibarrako pipertxoak xaflatan moztuta.
  • 3/4 baino gehiago bete barik salda ligatuagaz busti.
  • Termoseilatu, balbula ipini eta aurretiaz berotutako lurrunezko labean sartu 100% hezetasunagaz 18 orduz, 93 ºC tan.
  • Tenperatura eraitsi, produktoaren erdian 3 ºC ra heldu behar da ordu bitan baino denbora gutxiagoan.

BIRBEROTZEA

  • Birberotzean tenperatura gutxienik 65 ºCtara heldu behar da.
  • Birberotu labe mixtoan 93 ºC 100% hezetasunagaz 30 minutuz.
  • Barketa txikiak-anoakoak, izanez gero mikrouhinezko labean berotu 5 minutu potentziarik altuenean.
  • Baite ere atera daitezke barketatik eta kazola batean sartuta sutan berotu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 23.37 g
Gantz azido aseak 0.38 g
Gantz azido monoasegabeak 1.43 g
Gantz azido poliasegabeak 0.34 g
Kolesterola 0.01 mg
Kaltzioa 183.52 mg
Burdina 7.86 mg
Zinka 4.2 mg
A bitamina 367.62 ug
C bitamina 19.05 g
Azido folikoa 37.0 ug
Gatza (Sodioa) 75.43 mg
Azukreak 8.06 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.