50 min
Beganoentzat egokia
Plater mota: Berdurak eta barazkiak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza beganoa
Denboraldiko hilabeteak: Apirila, Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila, Urria
Elaborazioa

Barazkiak egiteko:

  • Kendu zerben azkeneko zatia eta zerbak banan-banan garbitu ur frankotan.
  • Zerben hariak kentzeko, ebaki bat egin hauen bukaeran eta tiratu hari izpietatik. Errepikatu ekintza behar beste.
  • Txikitu 2 cm inguruko zatitan.
  • Patata zuritu eta xehatu 2 cm-ko dadoetan.
  • Azenarioa zuritu eta ebaki cm bateko dadoetan.
  • Baratxuria zuritu eta xerratan ebaki.
  • Egosi zerbak ur irakinetan, gatzarekin. Ur hotzetan freskatu eta xukatu.
  • Egosi azenarioak eta patatak lurrunetan edo ur irakinetan.
  • Ipini zerbak labeko azpil batean eta zabaldu gainetik azenarioak eta patatak.

PLATERERATZEA

  • Zerbitzatzeko momentuan, berotu labean 180ºC-an 10 minutu.
  • Olio errea egin zapore handiko oliba-olioarekin eta baratxuriarekin. Utzi gorritzen eta sutatik atera eta gero, piperrautsa gehitu.
  • Bukatzeko, olio errea eta barazkiak ondo nahastu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 4.22 g
Gantz azido aseak 4.27 g
Gantz azido monoasegabeak 17.88 g
Gantz azido poliasegabeak 2.93 g
Kolesterola 0.13 mg
Kaltzioa 255.25 mg
Burdina 7.51 mg
Zinka 0.31 mg
A bitamina 890.35 ug
C bitamina 66.56 g
Azido folikoa 558.02 ug
Gatza (Sodioa) 534.9 mg
Azukreak 5.2 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.