Kategoria Arrainak
Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza
Alergenoak
arraina
arraina

Berdel izendapen arrunta da buru zorrotza, isats bilobulatuaren aurretik ardatz forma duten eta gorputz lodia duten arrainentzat, 48 espezierentzat zehazki.

Garrantzia komertziala dute 48 espezieek, freskoan nahiz kontserbetan kontsumitzeko. “Urdin” izena ematen zaien arrain gantzatsua da eta prestakuntza gastronomiko ugaritan erabil daiteke. Arrantza-portu guztietan da garrantzitsua arrain hau, Kantabrikoko portuetan (batez ere Kantabria eta Euskal Herrikoan) arrantza amuz egiten da aparailuen bidez (edo kako bidez). Gaur egun motorizatuta daude, karnatarik gabeko 30 edo 40 amu daramatzate eta hari gorria erabiltzen da apeu moduan. Inguraketa-arrantzan ere sarea erabiltzen da. Arau orokorra denez, kako bidez arrantzatutako arraina sare bidez arrantzatutakoa baino preziatuagoa izaten da eta hobeto ordaintzen da salmentan. Arrantza garaia, gutxi gora behera, urtarriletik apirilera edo maiatzera arte da, garai onena martxoko hilabetea izanik.

Bizkarraldea berdexka dauka marra beltzekin eta sabelaldea zilar-kolorekoa du eta gorputza ezkata txikiez estalita dauka. Gehienez, 50 cm neurtzen du eta bakoitzak 0,5 kg-ko pisua izaten du. Bizkarraldeko eta uzki aldeko hegalen atzetik pinula izeneko beste txikiago batzuk dauzka. Itsas azaletik hurbil ibili ohi da sarda handietan eta bere elikadura arrain txiki eta krustazeoetan oinarritzen da. Ugalketa garaia udaberri amaieran eta uda hasieran da eta arrautzek itsas azalean flotatzen dute.

Berdelari arabazozo deitzen zaio ere bai eta Galizian eta Asturiasen xarda izena jasotzen du. Kantabriako zonalde batzuetan sarda izena jasotzen du, baina ekialdean berdel izendatzen zaio.

Kaiaputa oso antzeko espeziea da eta askotan bi espezieak nahasten dituzte. Forma eta ezaugarri berdinak ditu, baina pixka bat ilunagoa da eta marra beltz erregularragoak ditu.

Berdelaren banaketa Atlantikotik, Kantabrikotik, Mediterraneotik eta Itsaso Beltzetik hedatzen da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 2.86 g
Gantz azido monoasegabeak 3.07 g
Gantz azido poliasegabeak 2.35 g
Kolesterola 80.0 mg
Kaltzioa 17.0 mg
Burdina 1.0 mg
Zinka 0.5 mg
A bitamina 36.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 1.2 ug
Gatza (Sodioa) 130.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.