Denboraldiko hilabeteak: Martxoa, Apirila, Maiatza, Ekaina

Papilionazeen familiako landare baten hazi borobil eta berdea. Neurri txikikoa da, eta jangarria ez den leka batetik ateratzen da. Leka bakoitzean 3tik 8ra bitarte ilar daude, eta egosita jaten dira beti.

Ilarrak (Pisum sativum) leguminosa mota bat dira, nahiz eta jende gehienak barazkitzat hartu. Hala ere, ez zaie arrazoirik falta, udaberrian ilar mota goiztiar bat jasotzen baita, tirabeke izenekoa. Horren ale fresko eta samurren konposaketa nutrizionala barazkienetik gertuago dago lekaleen konposaketatik baino.

Ilarrak, lekaleen antzera, dieta orekaturako oinarrizko dira eta menuan ezinbestekoak. Izan ere, osagai nutritibo asko dituzte: karbohidratoak, landare-proteinak, oligosakaridoak eta hainbat bitamina, mineral eta antioxidatzaile. Ilar freskoak jateko udaberria aprobetxatzeak merezi du; lehorrak urte osoan zehar jan ditzakegu, beste lekale batzuekin tartekatuta.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Azukreak 1.8 g
Gatza (Sodioa) 1.0 mg
Azido folikoa 78.0 ug
C bitamina 23.0 g
A bitamina 50.0 ug
Zinka 0.7 mg
Burdina 1.7 mg
Kaltzioa 24.0 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 0.1 g
Gantz azido monoasegabeak 0.2 g
Gantz azido aseak 0.2 g
Zuntza 5.2 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.