Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
glutena
glutena
Soja-aztarnak
Soja-aztarnak

Brick orea ore oso fin bateko xafla da, neurri handiko olata eta filo edo philo (phyllo, phillo) orearen oso antzekoa.

Irin, gatz eta olioz eginikoak dira. Ekoizpen industrialetan azidifikatzaile bat (azido zitrikoa) eta emulsionatzaile bat (sojazko lezitina) gehitzen zaizkie.

‘Hosto-ore’ gisa definitzen den orea da, eta banaka edo geruzaka erabil daiteke. Hori eginez bilgarri fin eta kurrukaria lortu nahi da, zapore nahiko neutrokoa. Ondorioz, sukaldatzeko aukera zabalekoa da, janari gozo zein gazietarako erabil baitaiteke.

Brick-hostoak edo brick orea masoulka izenez ere ezagutzen da turkiar eta magrebiar gastronomian. Kultura horietan plater tradizional asko egiteko erabiltzen dira hosto-ore horiek, Brick orea adibidez, borek ore turkiarraren antzekoa dena. Azken hori ogi fin bat da, eta hainbat osagairekin bete (barazki, haragi, arrain, fruta edo frutu-lehorrekin) eta bildu egiten da, triangelu froma emanez.

Nutrizio-informazioa (1.0 ud)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.