Ahabi eta aronia marmelada

2 h 30 min
Beganoentzat egokia
Plater mota: Gozokiak
Tenperatura: Giro-tenperatura
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza beganoa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Ahabia izoztua 1.0 kg
Aronia 0.15 kg
Azukrea 0.75 kg
Azukrea 0.04 kg
Pektina 6.0 g
Limoiak 0.05 kg
Elaborazioa
  • Jarri kazola batean ahabi geruzak, aroniak eta azukrearen lehen zatia (2 kg) tartekatuta
  • Gehitu limoi zukua. Beratzen utzi ordu batez. Honela, frutaren ura aterako da eta azukrea desegingo da. Horri esker egosketa-denbora gutxituko da eta azukrea ez da karamelizatuko.
  • Sutan jarri eta egosi 20 minutu inguru.
  • Birrindu eta txinatar-iragazkitik pasatu, haziak eta azal zatiak kentzeko.
  • Gehitu gainerako azukrea (100 g) pektinarekin nahastuta.
  • Berotu 105 ºC-ko tenperatura lortu arte.
  • Marmeladaren trinkotasuna egiaztatzeko, hoztu zati txiki bat.
  • Bere puntuan badago, sutatik kendu eta ontziratzen hasi. Arazorik ez badago, egosi beste 5 minutuz.

KONTSERBAZIOA

  • Esterilizatu ontziak eta tapak 10 minutuz lurrunetan egosteko labe batean. Bestela, presio eltze batean.
  • Marmelada sutatik kendutakoan, berotan ontziratu.
  • Boteak tapekin estali.
  • Hutsa egiteko, lurrunetan egosteko labean sartu 20 minutuz.
  • Hozten utzi giro-tenperaturan.

Oharra:

  • Errazioa: 210 ml-ko edukiera duen kristalezko botea.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 10.31 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 28.73 mg
Burdina 1.55 mg
Zinka 0.3 mg
A bitamina 11.55 ug
C bitamina 49.6 g
Azido folikoa 22.85 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 150.68 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.