Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila

Txikoria gorria endibien familia berekoa da. Ez da kafearen ordezkoaren landarearekin nahastu behar, nahiz eta senideak diren.

Neguan eta udaberrian, zain zuridun hosto moreak samur-samur daudenean, beren zapore apur bat mikatzak kontrapuntua ematen die entsaladei. Gainera, beste barazkiekin ere oso ondo nahasten da.

Nutrizio-balioari dagokionez, hostoen osagai nagusiak ura eta karbohidratoak dira. Bitaminei begira, barazki hau beta-karotenoen eta B1 eta B2 bitaminen iturria da. Horrez gain, C bitamina eta azido folikoa ere ekartzen digu, baina kantitate txikiagoan. Mineralen artean, potasioa eta fosforoa dira nagusi. Gainera, hostoek intibina dute, nerbioetan aurkitzen den osagai mikatz bat, digestioak errazten dituena. Kaloria kopuru txikia duenez, argaltzeko dietetarako ezin hobea da. A probitamina asko du, organismoak A bitamina bihurtzen duena behar duenean, eta horrek nerbio-sistemaren, sistema immunologikoaren eta ikusmenaren funtzionamendu egokiari laguntzen die.

Azkenik, inulina ere badu txikoria gorriak. Hori karbohidrato bat da, hostoetan eta sustraietan dagoena, eta apetitua suspertu eta digestioa errazten du. Sustantzia mikatzak aldiz, intibinak, digestio-jariakinak suspertzen ditu eta, horrela, behazun-xixkua husten laguntzen du.

Nutrizio-informazioa (0.1 ud)
Zuntza 4.0 g
Gantz azido aseak 0.3 g
Gantz azido monoasegabeak 0.07 g
Gantz azido poliasegabeak 0.01 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 100.0 mg
Burdina 0.9 mg
Zinka 0.42 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 24.0 g
Azido folikoa 110.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 1.1 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.