Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Abuztua, Azaroa, Abendua

Mandarinondoa, mandarinak ematen dituen zuhaitza, Errutazeoen familiakoa da; laranjondoaren antzekoa da, baina txikiagoa eta delikatuagoa. Familia honetan 1.600 espezie baino gehiago daude. Fruta hau barne hartzen duen Citrus generoa da familiako garrantzitsuena, eta 20 bat espezie ditu; jateko fruituak dira denak, oso aberatsak C bitaminan, flabonoideetan eta esentzia-olioetan.

Fruituei hesperide esaten zaie, eta beren mamia zukuz betetako besikula ugariz osatuta dago.

Zitrikoen artean, mandarina da laranjaren antzekoena. Txikia denez, zapore aromatikoa duenez eta azala erraz kentzen zaionez, oso fruta estimatua da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.9 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 36.0 mg
Burdina 0.3 mg
Zinka 0.4 mg
A bitamina 56.0 ug
C bitamina 35.0 g
Azido folikoa 21.0 ug
Gatza (Sodioa) 2.0 mg
Azukreak 9.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.