45 min
Begetarianoentzat egokia
Tenperatura: Hotza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
esnea
esnea
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Ura 0.02 l
Azukrea 0.05 kg
Gurina 0.038 kg
Kremak egiteko margarina 0.063 kg
Elaborazioa
  • Landu gurina gopor batean espatula bat erabiliz, guztiz krematsua bihurtu arte (nahi bada, giro-tenperaturan ere utz daiteke), eta ebaki 2 cm-ko dadotan.
  • Bota ura kazo txiki batean; gehitu azukrea, eta hezetu. Irakinarazi su txikitan, aldian-aldian uretan bustitako pintzel zapal bat kazoaren barrualdeko ertzetik pasatuz, tantak behera erori eta kristaldu ez daitezen. Egosi jarabe hori 112 ºC-ko tenperaturara iritsi arte.
  • Almibarra egina dagoenean, utzi giro-tenperaturara iristen. Bestela, irabiagailuarekin ere egin daiteke, prozesua bizkortzeko.
  • Gero, gaineratu margarina eta gurina, irabiatzeari utzi gabe. Krema liso eta homogeneo dagoenean, berehala erabili; edota, bestela, kontserbatzeko, hozkailuan utzi gerorako, hermetikoki itxitako ontzi batean.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 6.03 g
Gantz azido monoasegabeak 4.27 g
Gantz azido poliasegabeak 4.86 g
Kolesterola 31.63 mg
Kaltzioa 1.8 mg
Burdina 0.04 mg
Zinka 0.02 mg
A bitamina 62.1 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 100.38 mg
Azukreak 9.5 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.