40 min
Vegan Beganoentzat egokia
Plater mota: Berdurak eta barazkiak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza beganoa
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Azalorea 1.0 kg
Aza 1.0 kg
Ilar izoztuak 0.5 kg
Azenarioak 0.5 kg
Gatz fina 3.75 g
Elaborazioa
  • Garbitu azaloreak.
  • Garbitu aza (kendu kanpoaldeko hostoak), eta txikitu 2 cm-ko lauki txikitan.
  • Zuritu eta xehatu azenarioa txotxetan.
  • Zuritu eta xerratu baratxuriak.
  • Egosi lurrunean edo ingeles erara, bakoitza bere aldetik, azalorea, azenarioak, ilarrak eta aza.

MUNTAIA

  • Panatxearen ezaugarri nagusia berdura guztiak plater berean zerbitzatzea da, baina elkarrekin nahastu gabe.
  • Hori lortzeko, banatu berdurak labeko plaka batean, konbinatu koloreak ahalik eta modu ikusgarrienean. 
  • Zerbitzatzeko unean, eman labealdi bat panatxeari eta, bien bitartean, egin frijituki bat zartaginean baratxuriarekin eta oliba-olioarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 18.26 g
Gantz azido aseak 4.41 g
Gantz azido monoasegabeak 17.92 g
Gantz azido poliasegabeak 3.09 g
Kolesterola 0.13 mg
Kaltzioa 157.05 mg
Burdina 5.05 mg
Zinka 2.11 mg
A bitamina 1237.46 ug
C bitamina 301.94 g
Azido folikoa 332.47 ug
Gatza (Sodioa) 358.29 mg
Azukreak 20.82 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.