Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Galeperra 0.1 kg
Tipula 0.25 kg
Azenarioa 0.1 kg
Porrua 1.0 ud
Tomate udarekara 0.25 kg
Baratxuria 2.5 ud
Erramua 0.5 g
Ezkai 0.5 g
Erromeroa 0.5 g
Elaborazioa
  • Tipula, porrua, tomatea eta bouquet garnia irakiten ipini baba kiloko lau litro uretan gatz apur batekin. Irakiten dagoenean baba izoztuak gehitu eta bor bor leunetan egosi bigun egon arte.
  • Galeperrak bridatu eta gatza eta piperhauts zuria bota ta  gero zartagin edo rondoi batean gorritu ondo alde guztietatik. Galeperrak baba lapikotan egosi guztiz egin arte desegiten utzi gabe.
  • Bigun daudenean galeperrak atera bridatzeko soka kendu eta lau ataletan trintxatu, bi iztar eta bi papa.
  • Babak bigun daudenean barazki osoak atera eta turmixetik eta iragaztontzitik pasatu lapuikora berriz bota aurretik. Bouquet garnia erretiratu.
  • Azkenik babak eta galeper atalak alkartu berriz irakin bat eman gatz puntuan ipini eta bero daudela (65 ºC baino gehiago) barketetan banatu (estali gabe) eta hotzitu abatidorean 10º azpitik ordu 2 baino lehen.
  • Barketak termosigilatu eta kamaran gorde 0 ºC eta 3 ºC bitartean.

BIRBEROTZEKO

  • Kontsumitzeko produktuaren barne tenperatura gitxienik 65 ºC-tara heldu behar da.
  • Barketa berberean berotu lurrunezko labean hezetasuna 100%-ekoa 93 ºC tan 30 minutuz.
  • Banakako barketetan egin izanez gero mikrouhin labean egin daiteke 5 minutu potentziarik altuenean.
  • Birberotzeko beste modu bat izan daiteke produktua barketatik atera eta sauté batetan sutan berotzea.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 19.63 g
Gantz azido aseak 0.66 g
Gantz azido monoasegabeak 0.04 g
Gantz azido poliasegabeak 0.86 g
Kolesterola 8.76 mg
Kaltzioa 346.22 mg
Burdina 7.02 mg
Zinka 1.12 mg
A bitamina 561.2 ug
C bitamina 95.59 g
Azido folikoa 345.07 ug
Gatza (Sodioa) 923.97 mg
Azukreak 33.61 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.