Kategoria Arrainak
Denboraldiko hilabeteak: Martxoa, Apirila, Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila, Urria
Alergenoak
arraina
arraina

Arrain pelagiko eta taldekoia da. 12 eta 24 gradu arteko uretan bizi da. Kolore urdin-berdexka du bizkarraldean, eta zilarkara saihetsetan eta sabelean. Udako arraina da; izan ere planktonez elikatzen baita, eta urte-sasoi horretan izaten da hau gehien. Horregatik, hain zuzen, udako sardinak gizen eta koipetsuagoak dira (sasoirik onena uztailaren erdialdetik abuztuaren erdialderakoa da), eta negukoak, aldiz, gihartsuagoak eta zapore motelagokoak izaten dira. Sardinak bai Mediterraneoan eta bai Atlantikoan daude, baina lehenengoak kalitate eskasagokoak dira. Oso garrantzi handikoak dira arrantza-industrian nahi kontserba-industrian. Merkatuan, freskorik eta osorik gainera, saltzen dira xerratuta, ketuta, gazituta eta latatan sartuta ere, batik bat oliotan eta tomatearekin. Arrain urdina eta ur gazikoa da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 2.64 g
Gantz azido monoasegabeak 1.8 g
Gantz azido poliasegabeak 2.28 g
Kolesterola 100.0 mg
Kaltzioa 43.0 mg
Burdina 1.1 mg
Zinka 0.5 mg
A bitamina 64.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 8.0 ug
Gatza (Sodioa) 100.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.