Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
esnea
esnea

Mascarpone gazta Italiako iparraldekoa (Lombardiakoa) da. Gazta freskoa da eta esne-gainarekin, azido zitrikoarekin eta azido azetikoarekin prestatzen da.

Gazta krematsua da, trinkoa, kolore zurixka-horixka argia du, zapore gozoa du eta kaloria asko ditu. Berez, Mascarponea ez da benetako gazta bat, izan ere, Parmako gaztaren prestaketan ateratzen den esne-gainari bakteria batzuk botatzen zaizkionean sortzen den produktua da. Hala ere, gatzatuaren antzeko gazta dela esan ohi da, baina jogurtaren antzera prestatzen da. Esne-gainari bakteriak gehitu eta gero, poliki-poliki berotzen da, eta gero umotzen uzten da loditu arte. Produktu oso delikatua da, eta fresko dagoenean kontsumitu behar da, bestela mintzen da. Tiramisua (italiar postre tipikoa) prestatzeko erabiltzen da eta panetonearekin batera ere bai.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 28.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 80.0 mg
Azukreak 3.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.