Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza, Ekaina, Iraila, Urria, Azaroa, Abendua

Asterazeoen edo Konposatuen familiako barazki bat da endibia. Asterazeoek 1.000 genero eta 20.000 espezie besarkatzen dituzte, baina horietako oso gutxi lantzen dira.

Grezierako aster (izarra) hitzetik datorkio egungo izena, eta loreak ehunka eta are milaka lore txikiz eratuta edukitzeagatik, ekilorearen kasuan gertatzen den bezala. Hainbat barazki-espezie sartzen dira familia horretan: hosto-barazkiak (txikoria, uraza, endibia, osterzuria), lore-barazkiak (orburua) edo zurtoin-barazkiak (kardua).

Izan ere, txikoriaren barietate bat besterik ez da endibia, modu behartu edo artifizialean lantzen dena.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.3 g
Gantz azido aseak 0.06 g
Gantz azido monoasegabeak 0.01 g
Gantz azido poliasegabeak 0.1 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 64.3 mg
Burdina 1.05 mg
Zinka 0.2 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 12.0 g
Azido folikoa 125.0 ug
Gatza (Sodioa) 1.0 mg
Azukreak 3.4 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.