Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Azido zitrikoa azido organiko trikarboxilikoa da eta fruta gehienetan topa dezakegu, limoia eta laranjaren gisako zitrikoetan batez ere.

Kontserbagarri eta antioxidatzaile natural ona da, eta elikagai askoren ontziraketan gehigarri gisa erabiltzen da, lataratutako landare-kontserbetan adibidez.

Sukaldaritzan hainbat erabilera ditu:

  • Platerei zapore zitriko eta ukitu garratza ematea. 
  • Bikarbonatoarekin konbinatuta eferbeszentzia egitea. 
  • Gazta freskoa egiteko esnea gatzatzea.
  • Ogi-oreari apur bat botatzeak hartziduran laguntzen du, eta ogia gehiago arrotzen da. 
  • Antioxidatzaile indartsua da, eta ebakitako fruta eta berdurak belztea ekiditen du. 
  • Orokorrean, kontserbagarri bereziki eraginkorra da kontserba-produktu edo ozpinetarakoetarako. 
  • Haragiari botaz gero, bigungarria da.
Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.1 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak