Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Urria, Azaroa, Abendua

Borraja Boraginazeoen familiako landare esanguratsuena da. Landareok zurtoin eta hosto iletsuak izaten dituzte. Familia honetan 150 genero baino gehiago daude, eta 1.500 espezie inguru; munduko lurralde epel eta subtropikaletan hazten dira berez, eta mediterraneo inguruan ere ugari.

Gaur egun, Frantzia eta Italia bezalako lurraldeetan luxuzko barazkitzat daukate, eta jatetxe entzutetsuetan erabateko espezialitate gisa aurkezten dute. Iparraldean, Nafarroa eta Aragoiko Ebro-itsaserttzean borrajaren laborerako soro ureztatu asko daude.

Estatuaren iparraldean oso erabilia da neguan, garai hori baita laborerako onena, baina merkatuan borraja freskoa lor dezakegu urte osoan zehar.

Kalitate handienekoek hostoak freskoak, samurrak eta ukigabeak izaten dituzte, kolore berde distiratsu eta uniformekoak. Ez da komenigarria hosto oso lakarrak eta zurtoin lodi, haritsu eta horixkak dituzten borrajak hautatzea, ezta hosto bigun eta zimelak dituztenak ere.

Barazki oso galkorra denez, hozkailuan gordetzea komeni da, zulatutako plastikozko poltsa batean, eta kontsumitzeko unerarte garbitu gabe.

Freskoak, izoztuak eta kontserbatan saltzen dira.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.9 g
Gantz azido aseak 0.17 g
Gantz azido monoasegabeak 0.21 g
Gantz azido poliasegabeak 0.11 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 93.0 mg
Burdina 3.3 mg
Zinka 0.2 mg
A bitamina 210.0 ug
C bitamina 35.0 g
Azido folikoa 13.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.