Urteko txahal masail erregosiak Pedro Ximenezetan

3 h
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Gatz fina 2.5 g
Tipula 0.4 kg
Azenarioak 0.05 kg
Porrua 0.6 ud
Irin ahula 0.038 kg
Ardo beltza 0.05 l
Pedro Ximenez 0.05 l
Hondo zuria 0.75 l
Ura 0.75 l
Hezurrak 0.225 kg
Tipula 0.075 kg
Azenarioak 0.038 kg
Porruen atal berdea 0.375 ud
Patata 0.6 kg
Oleiko askoko olioa 0.25 l
Elaborazioa
  • Hondo zuria prestatu.
  • Txikitu brunoisean tipula, azenarioa, baratxuriak eta porruak.
  • Errehidratatu lukainka-piperrak.
  • Kendu masailei koipea eta tendoiak.
  • Bota gatza, eta irineztatu haragia pixka bat.
  • Salteatu, eta jarri erregosteko erabili behar duzun ontzian.
  • Hartu haragia salteatzeko erabili duzun ontzia, eta, koipea kendu ondoren, sueztitu bertan berdurak, kolorea emateko eta haragiaren zukuak berreskuratzeko.
  • Gehitu lukainka-piperraren mamia, eta erantsi nahastura hori masailei. Berotzen direnean, busti ardo gozoarekin (Pedro Ximenez), eta utzi urritzen.Ondoren, gehitu ardo beltza, eta utzi urritzen.
  • Busti saltsa-hondo zuriarekin, berdurak estaliz, baina haragia estali gabe, eta utzi tapatuta kozinatzen. Behar izanez gero, gehitu hondo gehiago, kozinatzen ari den bitartean.
  • Haragia samur-samur dagoenean, beharrezkoa balitz, txikitu saltsa.
  • Masailak xerratu  3 edo 4tan edo laukietan moztu. 

PLATERATZEA

  • Plateratu masaila, saltsa gainetik bota eta patatekin lagundu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 6.52 g
Gantz azido aseak 30.83 g
Gantz azido monoasegabeak 53.07 g
Gantz azido poliasegabeak 12.89 g
Kolesterola 208.18 mg
Kaltzioa 227.85 mg
Burdina 9.32 mg
Zinka 11.11 mg
A bitamina 316.39 ug
C bitamina 50.34 g
Azido folikoa 176.35 ug
Gatza (Sodioa) 605.37 mg
Azukreak 13.66 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.