Olagarro eta patatan carpaccioa

3 h
Plater mota: Itsaskiena
Tenperatura: Hotza, Giro-tenperatura
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
moluskuak
moluskuak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Patata 0.208 kg
Gatz larria 0.008 kg
Piperrauts mina 0.208 g
Elaborazioa

Olagarro egosiarentzat

  • Jarri olagarro egosiaren tentakuluak launaka, eta egin zilindro bat ーsendotasunezー film paperarekin.
  • Hoztu kamaran 2 orduz gutxienez.

 Patatentzat:

  • Garbitu eta egosi patatak azalarekin (ur kantitate handian, gatza gehituta) hotzetik hasita.
  • Behin egosita, hozten utzi eta zuritu.

 MUNTAIA

  • Moztu olagarroa eta patatak ebakitzailean edo ganibeta zorrotz batekin  fin-fin.
  • Jarri patatak plateraren oinarrian eta ondu gatz lodiarekin.
  • Jarri olagarroa gainean eta ondu gatz lodia, piperrauts-gozoa eta pikantea, eta oliba olioarekin.
  • Apaindu Cherry tomate siku batekin, patata kurruskariekin, gari-zainzuriekin, loreak, modenazko ozpin-olioa, etab.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 0.48 g
Gantz azido aseak 3.16 g
Gantz azido monoasegabeak 12.07 g
Gantz azido poliasegabeak 2.39 g
Kolesterola 80.0 mg
Kaltzioa 242.45 mg
Burdina 3.04 mg
Zinka 2.95 mg
A bitamina 124.22 ug
C bitamina 5.93 g
Azido folikoa 30.94 ug
Gatza (Sodioa) 1256.62 mg
Azukreak 0.34 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.