Laranja eta sagar marmelada

Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Azukrea 0.175 kg
Zukurako laranjak 0.375 kg
Laranja 0.125 kg
Errege-sagarrak 0.5 kg
Elaborazioa
  • Fruta ebaki lauki handietan.
  • Gehitu laranja zuku eginberria. 400 ml gutxi gorabehera.
  • Gehitu juliana eran zuritutako laranja , 30 g inguru.
  • Bota azukrea eta irakitzen jarri 20-30 minutuz su bizian.
  • Berotu 105 ºC-ko tenperatura lortu arte eta birrindu.
  • Marmeladaren trinkotasuna egiaztatzeko, hoztu zati txiki bat.
  • Bere puntuan badago, sutatik kendu eta ontziratzen hasi. Arazorik ez badago, egosi beste 5 minutuz.

KONTSERBAZIOA

  • Esterilizatu ontziak eta tapak 10 minutuz lurrunetan egosteko labe batean. Bestela, presio eltze batean.
  • Marmelada sutatik kendutakoan, berotan ontziratu.
  • Boteak tapaz estali.
  • Hutsa egiteko, lurrunetan egosteko labean sartu 20 minutuz.
  • Hozten utzi giro-tenperaturan.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 4.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 38.7 mg
Burdina 0.7 mg
Zinka 0.28 mg
A bitamina 40.0 ug
C bitamina 60.0 g
Azido folikoa 42.0 ug
Gatza (Sodioa) 1.5 mg
Azukreak 53.85 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.