Kategoria Arrainak
Denboraldiko hilabeteak: Apirila, Maiatza, Ekaina
Alergenoak
arraina
arraina

«Amuarrain» izenarekin Salmo espezieko (izokinaren espezie bera) hainbat espezie eta azpi-espezie izendatzen dira. Ur-gezako zein gaziko espezieak daude, itsas amuarraina esaterako.
Gorputz luzea du, zilar kolorekoa eta leuna, eta kolore ezberdinetako orbanak ditu.
Itsas amuarrainak 25 zm neur ditzake Kantauri Itsasaldean, ipar-mendebaldean eta Kadizko golkoan.

Kanpoko kolorazioa aldatu egiten da espeziearen, argiaren eta adinaren arabera, baita gogo-aldartearen arabera ere. Haragia zuria edo arrosa izan daiteke, elikaduraren arabera. Ondorioz, amuarrain zuria eta izokin-itxurakoa ezberdindu ditzakegu.

Espeziaren arabera luzera eta pisua aldatu egiten dira. Amuarrain arruntak 30-40 zm inguru neurtzen ditu, baina 80 zm-ko luzera eta 15 kg-ko pisua izatera irits daiteke. Pisurik ohikoena 250 g-tatik (ano bat) 6 kg bitartekoa da, ale handienen kasuan.
Edozein motatako animaliez elikatzen da, arrain txiki, krustazeo eta intsektuen larbez, adibidez. Gatibutzan amuarrainek arrain-irin konglomeratuak, haragiari kolore arrosa ematen dioten pigmentu naturalak (karotenoak), bitaminak eta mineralak jaten dituzte.

Hemen kontsumitzen dugun amuarrain gehien arrain-haztegietatik dator, eta neurri txikiagoan, amuarrain-ibaietako kirol-ehizatik. Itsas amuarraina Kantauri Itsasoan eta erruten duen ibaietan biltzen da.

Amuarrain espezie ugari daude, denak Salmo generoaren barruan.

Hona hemen espezie azpimarragarrienetariko batzuk:


• Amuarrain arrunta edo ibai-amuarraina
• Ortzadar-amuarraina
• Laku-amuarraina
• Itsas-amuarraina
• Eztarri moztutako amuarraina edo cutthroat
• Urre-arraina

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.43 g
Gantz azido monoasegabeak 0.74 g
Gantz azido poliasegabeak 1.83 g
Kolesterola 80.0 mg
Kaltzioa 26.0 mg
Burdina 1.0 mg
Zinka 0.8 mg
A bitamina 14.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 9.4 ug
Gatza (Sodioa) 60.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.