Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
esnea
esnea

Hego Amerikako herrialde batzuetan ricota (italianoz ricotta, eta latinez recocta ‘gehiegi egosia’) deitzen diote gaztanberari. Ore biguneko gaztak egiterakoan hondakin gisa geratutako esne-gazurretik ateratzen den gazta da.

Gaztaren gazur hartzituetatik lortzen da. Gazta 90º C-tan berotzen da proteinek ore gantzatsua, biguna eta txuria sor ditzaten. Jatorriz, gaztanbera ahuntz- edo ardi-esnearen gazurrarekin prestatzen zen baina, gaur egun, behi-esnearen gazurra erabiltzen da batez ere.

Zapore leuna eta gozoa duen esnekia da. Bakarrik jan daiteke, beste elikagai batzuekin (entsaladak, barazkiak, tostadak) edo errezeta gozoak edo gaziak prestatzeko erabil daiteke. Gazta edo esne-gainarekin egiten diren postreak prestatzeko aproposa da, plateraren kaloriak murrizten baititu.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 2.17 g
Gantz azido monoasegabeak 1.03 g
Gantz azido poliasegabeak 0.1 g
Kolesterola 19.0 mg
Kaltzioa 60.0 mg
Burdina 0.1 mg
Zinka 0.5 mg
A bitamina 35.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 18.0 ug
Gatza (Sodioa) 415.0 mg
Azukreak 1.8 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.