Kategoria Edariak

Edari gaseosoa (gaseosa, freskagarri, edari karbonatatu edo soda ere ezaguna, herrialdearen arabera) edari zaporizatua da, eferbeszentea (karbonatatua) eta alkoholik gabea. Edariok hotzean hartu ohi dira, freskagarriagoak izan daitezen eta eferbeszentzia ematen dien karbono dioxidoa gal ez dezaten. Zapore askotako gaseosak daude, kola, laranja, lima limoi, mahats, gerezi eta pontxe zaporekoak esaterako.

Herrialde batzuetan (Espainian, esaterako) gaseosa izena edari karbonatatu zehatz bati ematen zaio; edari hau kolorerik gabekoa da, eta ez du azukrea edo gozagarria baino zaporetzaile gehiagorik.

Nutrizio-informazioa (0.1 l)
Azukreak 10.5 g
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azido folikoa 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
A bitamina 0.0 ug
Zinka 0.0 mg
Burdina 0.0 mg
Kaltzioa 4.0 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Zuntza 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.