Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Azaroa, Abendua

Asterazeoen edo Konposatuen familiako hainbat landareren izen arrunta da kardua. Mila generotik gora eta 20.000 espezie baino gehiago daude, baina horietatik gutxi-gutxi batzuk lantzen dira. Grezierako aster (izarra) hitzetik datorkio egungo izena, eta loreak ehunka eta are milaka lore txikiz eratuta edukitzeagatik eta hosto eta adar arantzatsuak izateagatik bereizten da, ekilorearen kasuan bezala. Hainbat barazki-espezie sartzen dira familia honetan: hosto-barazkiak (txikoria, uraza, endibia, osterzuria), lore-barazkiak (orburua) edo zurtoin-barazkiak (kardua). Landare hauetako askok eta askok ezaugarri komun bat dute: latex ugari izaten dutela beren ehunetan.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 114.0 mg
Burdina 1.5 mg
Zinka 0.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 1.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 100.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.