Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Arroz ale-luzeak itxura luzanga du, eta lodieraz izan dezakeen neurria baino lauzpabost aldiz handiagoa da luzeraz, 5 edo 6mm luze izan daitekeelarik. Aleak perikarpioko kutikularik gabeak dira guztiz edo partzialki, eta gutxi gorabeherako kolore zurixka dute.

Amilosa kantitate handia du, %22 ingurukoa, eta ondorioz, ur asko-samar behar da sukaldatzeko. Eginda dagoenean, aleak malgu, sendo eta solteak izaten dira.

Gomendagarria da sukaldatu baino lehen arroz ale-luzea garbitzea, almidoia kentzeko.
Leku fresko, lehor batean gordetzea komeni da, eguzkiaren argitik eta hezetasunetik urrun. Ontziratze datatik hasi eta hurrengo hamabi hilabetetan kontsumitzea gomendatzen da.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.2 g
Gantz azido aseak 0.21 g
Gantz azido monoasegabeak 0.23 g
Gantz azido poliasegabeak 0.32 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 10.0 mg
Burdina 0.2 mg
Zinka 0.5 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 20.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.1 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.