Amanita rubescens

Kategoria Perretxikoak

Izen arrunta: Galdakao lanperna.

Gaztelaniaz: Amanita rojiza.

Katalanez: Cua de cavall.

Ingelesez: Warty cup.

Frantsesez: Oronge vineuse.

EZAUGARRIAK:

Txapel globulutsua du hasieran, ganbila, eta laua gero. Hainbat koloretakoa: erre-kolorea, arrosa, okrexka, gris okrea, etab. Garatxo arrexkekin zipriztindua, Zahartzean, gehiago hurbiltzen da ardo-kolore gorriztara. Lamela lodi, liso, hortzdun eta zuriak ditu, arre-gorrirantz edo gorri-laranjarantzerako joerarekin. Hanka lodia, zilindrikoa eta ardo-kolorekoa batez ere oinaldean, eraztun mintzaire batekin bere goiko partean. Oinaldean loditu egiten da, erraboil-itxura hartuz, bolbarik gabe itxuraz eta eraztun-erliebe horizontal batzuekin bakarrik. Batez ere altitude ertain eta gutxiko mendietan ateratzen da, edozein baso-espezie artean, baina hostozabaletan batez ere, lur buztintsu-kareharritsuetan, eguzkiak jotzen duen lekuetan, uda-bukaeratik hasi eta udazkenean ondo sartu arte. Mami zuria du, ebakitzean ardo-koloreko bihurtzen dena batez ere hankaren oinaldean, zapore gozokoa eta ia batere usainik gabea.