Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
Arrain-aztarnak
Arrain-aztarnak
Gluten-aztarnak
Gluten-aztarnak
Krustazeo-aztarnak
Krustazeo-aztarnak
Molusku-aztarnak
Molusku-aztarnak
Soja-aztarnak
Soja-aztarnak

Uretan bizi diren organismo hauek izaki mikroskopiko zelulabakarrak, nahiz kolonia handi eta ikusgarriak osatzen dituzten organismo zelulanitzak izan daitezke.

Alga guztiak autotrofoak dira eta fotosintesia egiteko gai dira.

Ura eta argia behar dituzte hazi ahal izateko eta hori dela-eta ingurune urtarretan bizi dira normalean. Badira zelulabakarrak direnak, esaterako itsas-planktona osatzen dutenak, baina baita zelulanitzak direnak ere. Guztiek izaten dute klorofila baina alga batzuen kasuan, klorofilaz gain beste pigmentu batzuk ere badituztenez eta hauek klorofila ezkutatzen dutenez, beste kolore bat izaten dute. Zentimetro gutxi batzuetatik, zenbait metro neurtzera irits daitezke.

Kaloria-ekarpen baxua dutenez eta zuntz eta mineral ugari dituztenez (nagusiki kaltzioa, magnesioa, potasioa, fosforoa, iodoa, burdina, zinka, kobrea, selenioa, manganesoa, kobaltoa eta sodioa) oso erakargarriak izaten dira. Barietate batzuek iodo ugari dute, baina beste batzuek (horien artean agar algek), berriz, oso gutxi.

Merkatuan zenbait eratara saltzen dira: fresko, fresko gatzetan, deshidratatuta, kontserba gisa edo hauts modura.

Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Zuntza 44.4 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 430.0 mg
Burdina 19.6 mg
Zinka 6.4 mg
A bitamina 2485.0 ug
C bitamina 14.0 g
Azido folikoa 0.79 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.