Ahate osoa gibelarekin

Kategoria Hegaztiak
Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa

Hainbat ahate-mota daude, baina basahatea da ezagun eta estimatuena.

Paseko hegaztia da: udazkenean eta neguan etortzen da Europako hegoaldera iparraldeko herrialdeetatik. Bere buru eta hegal urdin eta handiengatik bereizten da; emeak kolore hilagoak ditu eta txikiagoa da. Gainera, ahate guztiak bezala, palmipedoa da eta espatula-itxurako mokoa du. Gazteei -berak dira estimatuenak- ahatekumeak deitzen zaie, eta oraindik lumatxa edukitzeagatik bereizten dira. Gero, hor dugu Mulard ahatea edo ahate gizendua ere; foie grasa lortzeko hazi eta gizentzen da hegazti hau.

Haragi gorria eta zapore handikoa du. Ahate hauek bost kg ingurukoak izaten dira. Normalean zatituta erabiltzen da, honako zati hauten banatuta: Ahate-paparrak, izterrak, hegalak, gibela (foie grasa), koipea, arandoiak, bihotzak eta karkasak.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 3.9 g
Gantz azido monoasegabeak 5.8 g
Gantz azido poliasegabeak 2.9 g
Kolesterola 75.0 mg
Kaltzioa 10.0 mg
Burdina 2.0 mg
Zinka 2.7 mg
A bitamina 24.0 ug
C bitamina 3.0 g
Azido folikoa 25.0 ug
Gatza (Sodioa) 80.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.