Kategoria Haragiak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Behi-aziendaren pieza handi samarra, biribila, hankaren parterik garaienean dagoena, maskalaren ondoan. Egia esan, atzeko solomoaren jarraipena baino ez da.

Harategietan isatsondoa esaten zaio, eta gainarekin batera aurkeztu ohi da. Bera da bolako edo atzeko mazako kategoriarik goreneko xerrak egiteko pieza.

Lehenengo A kategoriako behi-aziendaren pieza da.

Pieza samurra eta zukutsua da; xerratan erabiltzen da plantxan erretzeko edo frijitzeko; osorik edo bi zatitan, berriz, labean erretzeko (bilduta). Beste bi pieza ere atera daitezke, bat biribila, turnedoaren antzekoak egiteko erabiltzen dena.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 2.19 g
Gantz azido monoasegabeak 2.4 g
Gantz azido poliasegabeak 0.35 g
Kolesterola 59.0 mg
Kaltzioa 8.0 mg
Burdina 2.1 mg
Zinka 3.8 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 8.0 ug
Gatza (Sodioa) 60.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.