Stevia

Stevia zuhaixka belarkara txiki bat da, 80cm luze baino gutxiago neurtzen duena. Hosto iraunkorrak ditu eta krisantemoen familiakoa da. Bere izen formala Stevia Rebaudiana Bertoni da, bi zientifikoren omenez (Rebaudi eta Bertoni), horiek stevia aztertu eta sailkatu baitzuten lehenengoz.

Brasilen eta Paraguayn artean dagoen Amambay mendikatekoa da jatorriz, eta hor espontaneoki hazten da. Guarani indiarrek mende askotan zehar kontsumitu izan dute, espainiarrak Amerikara iritsi baino askoz lehenagotik.

Steviaren hostoa landarearen zatirik gozoena da, eta ahalmen terapeutikoak ditu. Steviaren loreak txikiak eta zuriak dira, eta ez dira oso deigarriak. Espainian, urrian ageri ohi dira. Landare honen haziak akenio oso arinak dira, haizeak barreiatzen ditu, eta ernetze-ahalmen baxu samarra dute.

Gaur egun, stevia edulkoratzaile natural bat sortzeko landatzen da intentsiboki, eta, ikerketa zientifikoek diotenez, gozagarri horrek ez du osasunean kalterik eragiten. Gainera, sendabelar gisa ere erabil daiteke, ahalmen sendagarria baitu.

II Motako diabetesa duten pertsonentzako oso onuragarria da stevia; izan ere, landare honek odoleko glukosa mailak erregulatzen laguntzen du bere eragin hipogluzemianteari esker, pankreako intsulina jariaketa bultzatzen baitu.

Horrez gain, steviak glukosarekiko tolerantzia hobetzen du; beraz, onuragarria da gehiegizko pisua duten pertsonentzat eta diabetesa edukitzeko joera dutenentzat.